kontaktua  |  mapa web
  castellano | euskara
     AURKEZPENA     |     INKESTAK     |     HARPIDETZA     |     INFO-HONDAKINAK     |     IDEIA GAILENA    
HIRIKO HONDAKINTZAT JO DAITEZKEEN HONDAKIN INDUSTRIALAK, MERKATARITZAKOAK ETA ERAKUNDEETAKOAK (HHIM)
HONDAKIN ARRISKU GABEAK
  • Hondakin multzo honetan industriako eta eraikuntzako hondakin inerte deituak sartzen dira. Haietarako ematen diren jarraibideak aurreko atalean aipatzen diren eta mankomunitateen edota udalen zerbitzu publikoen bidez kudeatzen diren HHIMetarako ere aplikagarri dira.
    Lehendabizi zure eskualdean eta zauden lekuan hondakinen gaikako bilketa-zerbitzurik duzun begiratu behar duzu (galdetu mankomunitatean eta udaletxean). Kudeatu behar diren kopuruak txikiak baldin badira, begiratu Garbiguneen aukera.
    Hondakin kopurua handia baldin bada, berriz, edo zure premietara egokitzen den zerbitzurik ez baldin badago, ondoren zehazten diren eta kontsulta ditzakezun hiru zerrendetakoren batean aurkitu ahal izango dituzun enpresen zerbitzu pribatuetara jo beharko duzu:
    -Hondakin arrisku gabeen kudeatzaileen zerrenda (pdf): Eusko Jaurlaritzak hondakinak tratatzeko baimendutako enpresen zerrenda da. Hondakin biltzetik haien azken tratamendurainoko guztiak egin ditzakete (hondakin-kudeatzaileak duen baimenaren arabera). Baimenak hondakin zehatzetarakoak izan ohi dira normalean.
    -Hondakin arrisku gabeen biltzaileen zerrenda (pdf): Eusko Jaurlaritzak hondakinak biltzeko baimendutako enpresen zerrenda da. Enpresa hauek hondakinak bildu eta haien jabe egiten dira; gero hondakin horiek hondakin-kudeatzaile baimenduei ematen dizkiete; horregatik, hondakinen erabileraren erantzukizuna biltzailearena izaten da, hondakinaren ardura bere gain hartzen duenetik aurrera. Baimenak hondakin zehatzetarakoak izan ohi dira normalean.
    -Hondakin arrisku gabeen garraiatzaileen zerrenda (pdf):Eusko Jaurlaritzak hondakinak garraiatzeko baimendutako enpresen zerrenda da. Inoren kontura lan egiten dute, eta hondakinak sortzailearenetik hondakinen kudeatzailearenera eramaten dituzte. Kasu honetan, hondakinen erabileraren legezko erantzukizuna duena hondakina sortzen duen enpresa bera da, garraioa hasten denetik, eta erantzukizun hori ez da ezabatzen harik eta hondakinak hondakin-kudeatzailearen instalazioetan sartzen diren arte.

  • Hondakin hauei buruz informazio gahiago nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzako web orria bisitatzea gomendatzen dizugu.

HONDAKIN ARRISKUTSUAK
TRESNA ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKOEN HONDAKINAK
  • Multzo honetan, oro har, etxetresna elektrikoak, informatikako ekipoak, neurketa- eta kalibrazio-tresnak... sartzen dira.
    Lehendabizi zure eskualdean eta zauden lekuan hondakinen gaikako bilketa-zerbitzurik duzun begiratu behar duzu (galdetu mankomunitatean eta udaletxean). Kudeatu behar diren kopuruak txikiak baldin badira, begiratu Garbiguneen aukera.
    Era honetako tresnak egiten dituztenek dagozkien neurriak hartuak izaten dituzte, behin tresna horren bere erabilgarritasun-bizitza bete duenean, haren hondakina behar bezala kudea dadin; horretarako kudeaketa-sistema bereziak ari dira sortzen. Printzipioz, enpresak tresna elektrikoak eta elektronikoak erosten dituenean, galdetu banatzaileari ea noren ardura izango den tresna zaharkituak jasotzeaz, tresna horiek instalazio industrialetan txertaturik geratzen ez direnean salbu, aire girotuzko sistema zentralizatuak, adibidez... Era honetako hondakinen kudeaketa, horretan diharduen enpresa pribatu baten bidez egin beharko litzateke.

  • Hondakin hauei buruz informazio gahiago nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzako web orria bisitatzea gomendatzen dizugu.





<< Itzuli
 

Fundación Biodiversidad

Cámara de Gipuzkoa

Fondo social europeo

Copyright CÁMARA DE GIPUZKOA - GIPUZKOAKO BAZKUNDEA