Hondakinak kudeatzea, eta bereziki ekoizpena murriztu eta birziklatzea, jarduera ekonomiko guzien ingurumen arazoa da eta ETEetan sortzen du kezka eta arazo gehien, batez ere enpresa txikiagoa denean.
Nahi duten enpresa guztiek jaso dezakete proiektuan argitaratuko den dokumentazioa eta informazioa. Baita hondakinen kudeaketari buruzko informazioa gehitu dezakete edo aurrerago antolatuko diren mintegietara joan ere.
Horregatik, beherago zerrendatzen diren partehartze aukera desberdin bat edo gehiago aukeratzea gonbidatzen dizuegu, denak dohain:
- Proiektuan zehar argitaratuko diren materialak jasotzeko harpidetu
- Zure iradokizuna bidali
- Mintegietara joan
- Inkesta erantzun (ez baduzu posta arruntaz jaso, erabiltzaile zenbakia eta pasahitza eska iezaguzu)
- “info hondakinak” atalean zure eskura jarriko den hondakinei buruzko informazioa kontsultatu
|