|
Mintegi hauen bidez, hondakinen berziklatzea eta hauen sorreran prebentzioak duen garrantzia ikusteko aukera izango dute enpresek. Mintegi hauetan emango diren ideiak praktikan jarriz, enpresan sortzen diren hondakinen kudeaketa hobetzeko informazioa jasoko dute.
Jorratuko diren gaiak:
- Hondakinen kudeaketa.
- Hondakinen kudeaketarako ideiak.
- Minimizatu eta/edo berziklatu: eskasiak eta beharrak
- Minimizatu eta/edo berziklatu: adibide praktikoak.
Mintegi hauek Gipuzkoako ETEetako langile eta autonomoentzat zuzenduak daude.
Mintegiak Azaroan izango dira, gutxienez 20 pertsonekin. Nahi izanez gero, Kontaktua arloan dagoen galdera-zerrenda betez lekua erreserbatzen joan zaitezkete
|