kontaktua  |  mapa web
  castellano | euskara
     AURKEZPENA     |     INKESTAK     |     HARPIDETZA     |     INFO-HONDAKINAK     |     IDEIA GAILENA    
helburuak | jarduerak | enpresaren partehartzea | finantzatzen duten erakundeak

Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofíziala honako proiektua egiten ari da: “Gipuzkoako ETEek hondakinak murrizteko eta birziklatzeko gaitasuna hobetzeko dauzkaten premiei buruzko sentsibilizazioa eta diagnostikoa” Biodiversidad Fundazioaren lankidetza du eta Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen du. Proiektuak bederatzi hilabete eta erdi iraungo du, 2006ko apirilaren 16tik abenduaren 31ra arte, zehatz esateko.

Azterketa honen helburu nagusia da Gipuzkoa ETEetan prebentzioa gehitzea eta hondakinak birziklatzea horien kudeaketa hobetuta; horretarako, enpresetako zuzendariak eta langileak sentsibilizatu eta informatu behar dira.

Era berean, enpresen gabeziei eta beharrei buruzko diagnostiko bat egingo da, sortzen duten hondakin kopurua gutxitzeko eta produktu ahalik eta gehien birziklatzeko gaitasunari buruz; ondorioz, izaera sektoriala edo zeharkakoa duten ekintzak planifikatu ahal izango dira.

Langileak eta enpresak sentsibilizatuko dira hondakinak sortzea prebenitu behar dela eta sortutakoak birziklatu egin behar direla eta. Proiektu honekin enpresak bideratu ere egin nahi dira hondakin gutxiago sortzeko neurriak har ditzaten edo enpresetako birziklatze tasa hobetu dadin.

Helburu horiek bete behar izateaz gain, ingurumenarekin loturiko jardueretan enplegu espektatibak hazi nahi dira; horretarako, enpresentzat beharrezkoak diren jarduerak eta zerbitzuak hauteman nahi dira, gaur egun bete gabe daudenak, eta balizko gabeziak hauteman ere bai enpresetara bideratutako informazio-kanaletan, Gipuzkoako Bazkundetik ematen diren ondoko zerbitzuak planteatzeko.

 

 

Fundación Biodiversidad

Cámara de Gipuzkoa

Fondo social europeo

Copyright CÁMARA DE GIPUZKOA - GIPUZKOAKO BAZKUNDEA